ARTEA

“Andoain 3D-n”

Andoaingo Bastero Kulturgunean udalerri horretako txokoen eta pertsonen hiru dimentsiotako argazkiak eta bideoak biltzen dituen erakusketa ikus daiteke abenduaren 1a bitartean.

“Herriari buruzko irudi-erakusketa da, gizakiren, naturaren, zein monumentuen ikuspegietatik: Leitzarango Bailara, hirigune historikoa, azokak, jendea… eta hiritarren alderdi anitzak erakutsiko dira modu desberdin batez”.

Hala, Andoain 3D-n erakusketara gerturatuko diren bisitariek bi koloreko filtroak dituen betaurrekoak erabili beharko dituzte Fernando Caballerok eginiko irudiak egoki ikusteko.

Egilea diziplina anitzeko artista dat, besteak beste, ez-linealeko bideo-edizioko irakaslea da. 3D zale amorratua izanik, estereografian aritzen da espezialista gisa. Hala nola, Qué dura es la vida film laburraren egilea da eta Mi promesa pelikula motzaren gidoilaria. Biak ala biak sarituak izan dira zenbait jaialditan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button