IKUS-ENTZUN

Frantziako gizarteari eginiko begirada distiratsu eta satirikoa

Bihar, otsailak 27, EHAEO-ko Bizkaiko ordezkaritzako Areto Nagusian, eta Zinea eta hiria zikloaren barruan, Louis Mallek 1960an zuzendu zuen Zazie dans le Métro filma pantailaratuko da, 19.00etan. Raymon Queneauren izen bereko eleberrian oinarriturik dago filma.

Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialeko Bizkaiko Ordezkaritzak esan duenez, “zinearen aldeko apustua egin du berriz”. Eta hala ziklo berezia atondu du urbanismoaren inguruan, “hiri modernoaren eraikuntza prozesuan eta sinbolikoa den hori etengabe berreraikitzeko ibilbideak egiteko bide gisa”.

Biharko filmak, eleberriak bezala, “begirada distiratsua eta satirikoa ematen dio Frantziako gizarteari, eta baita literaturako eta zineko konbentzioei ere. Bizitasun eta erritmo frenetiko handiko film originala da, Nouvelle Vague bere goreneko mailan zegoenean egindakoa”.

Obran honakoak kontatzen da: Zazie hamabi urteko neskato bihurria da, eta Parisera iritsi da osaba Gabrielekin denbora bat egoteko. Berarekin hiria bisitatuko du, baina bere nahi bakarra metroz bidaiatzea da. Baina metroa greban dago. Charlesen, bere osabaren lagun baten, taxian, hasiko ditu Zaziek bihurrikeriaz betetako Pariseko hiru egunak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu