IKUS-ENTZUN

“Following” Donostian, “Tatarak” Bilbon

Donostiako Kresala zineklubak Christopher Nolan zuzendari britainiar ezagunak 1998. urtean estreinaturiko Following lana proiektatuko du gaur Arrasate Kultur Aretoan, 19:30ean. Bestalde, Bilboko FAS zineklubak Andrzej Wajda zuzendari poloniarraren Tatarak filma eskainiko du bihar El Carmen aretoan, 19:45ean.

Christopher Nolanek Memento (2000) film arrakastatsuaren aurretik filmatu zuen 70 minutu inguru irauten duen Following. Horretarako, zuri eta beltza aukeratu zuen eta 16 milimetroko pelikula. Asteburuetan grabatua bere ikaskide unibertsitarioen laguntzarekin, lehorte garai igarotzen ari den sortzaile baten istorioa kontatzen du. Pelikulaz gain, zuzendari ingelesaren Doodlebug (1997) film laburra ere ikusi ahalko da. Emanaldia Kresala zineklubak atondu du martxorako ondu duen egitarauren baitan.

Bestalde, Bilboko FAS zineklubak Tatarak film poloniarra emango du bihar El Carmen aretoan. Tatarak Wajda adituaren maisulana da. Metazinearen ordezkari, errealitatea eta artea uztartzen ditu modu misteriotsuan. Jaroslaw Iwaszkiewicz idazlearen izen bereko kontakizunean oinarritua, Marta emakumearen istorioa kontatzen du. Senarrarekin bizi da landan. Senarrak, medikua, gaixotasun larria atzeman dio, baina ez dio ezer jakinarazi, Marta laster hilko da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ONARTU
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu