MUSIKA

Dantza gaitezen hil arte

Horixe da Modus Operandi taldearen disko berriaren izenburua: Dantza gaitezen hil arte (Baga-Biga). Joan den astean aurkeztu zuen taldeak bere lan berria Jimmy Jazz aretoan.

Bere bigarren diskoan, Modus Operandi taldeak musika erritmo berriak jorratu ditu. Lanak berezitasun zenbait dakartza: ska-rock binomioa apurtzea hamaika erritmo bizigarriekin atontzeko (funk, punk, saltsa, rap, reggetoia, dance, pop, tex-mex, latin…); hiru musikari berriren fitxaketa esanguratsua (Diego Martinez -Luz de Putas-, Joseba San Sebastian -Sen- eta Josu Erbiti -Iseo, Tximeleta, Txarrena-); maitasuna amodioaren garrantziarekin eta borroka batzen dituzten hitzak; eta Josu Erviti musika ekoizle eta soinu teknikari nafarraren ekarpen izugarria.

Kolaborazio asko izan ditu taldeak lan horretan, tartean, La Furia, Moro, Jorgito, Karmele Jaioren testu bat, Gorka Pastor, eta Elena Tormoren diseinuak. Letrak Iñaki Ortiz de Villalbak egin ditu.

Modus Operandi taldeak esan dezake ez dela amodiorik gabeko bizitzarik, ez dela borrokarik gabeko bizitzarik, ez dela dantzarik gabeko bizitzarik.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button