MUSIKA

Jare eta Basaki taldeen rock diskoak kalean izango dira laster

Jare eta Basaki taldeen lan berriak argitaratuko ditu Oihuka diskoetxeak udaberrira begira, Itxaropenaren ertzean eta Egunero hasten da, hurrenez hurren. Jare, Idi Bihotzeko musikariek osaturiko taldea da; Leioako Basakik, berriz, urteak daramatza kontzertuak egiten eta diskoak argitaratzen. Biak ala biak rock talde sendoak dira.

Jare, 2010eko amaieran sortu zen Mikel eta Gorka Bizar (Idi Bihotz eta Flyn’Freak ohiak) anaien ekimenez, aazpi disko argitaratu eta seiehun kontzertu baino gehiago egin ondoren. Horiekin batera belaunaldi berriko musikariak daude: Jagoba Ormaetxea eta Iñigo Benito (Autostereo), eta Kepa de Miguel. Osagai guzti horiekin taldeak Itxaropenaren ertzean lana kaleratu du Oihukaren eskutik. Grabazioak rock gogorra, pop musikaa eta rock alternatiboa besarkatzen dituzten 11 kantu biltzen ditu. Disko hau hilaren 12an izango da kalean.

Basaki, berriz, ibilbide luzeko taldea da. Izan ere, 1996 urtean eratu zen Leioan, eta harrezkero 100 emanalditik gora egin ditu. 2006an Esperantzaren zain izeneko estreinako lana argitaratu zuen. Geldialditxoa egin ondoren, duela hiru urte Egunero hasten da diskorako kantuak prestatzen hasi z¡ren taldekideak lokalean, Iker Herrero, Alfonso Rodriguez, Natxo Velez eta Xabi Diez musikariek, hain zuzen. Basakiren jarioan AEBetako rock garaikidearen zertzeladak islatzen dira, tartean, Creed, Alter Bridge, eta Stone Sour taldeenak. Melodiak eta erritmo irmoak nahasten dituen lan hau maiatzean kaleratuko da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button