IKUS-ENTZUN

FANT zinemaldiak Joe Dante zuzendaria sarituko du

Bilboko Zinemaldi Fantastikoa, FANT, maiatzaren 4tik 11ra egingo da aurten. Bere 24. edizioan, FANTastikoaren Izarra saria Joe Dante zuzendariari emango zaio. Zinegile estatubatuarrak zinemaldiaren inaugurazio ekitaldian jasoko du ohorezko saria, maiatzaren 4an, 20:00etatik aurrera, Campos Antzokian.

Joe Dante 1946an jaio zen Morristownen, New Jerseyn. Hainbat film ekoitzi ostean, 1983an arrakastaz betetako lankidetzari eman zion hasiera Steven Spielbergekin, bera zuzendari eta Spielberg ekoizle, The Twiligh Zone serie mitikoarekin. Ostean, Gremlins (1984) arrakastatsua, El chip prodigioso (1987), Exploradores (1985), No matarás al vecino (1989), Matinee (1993), Pequeños guerreros (1998) eta Burying the Ex (2014) etorri ziren.

Omenaldi gisa, Fant2fun sekzioaren barruan, maiatzaren 5ean, ikus-entzuleek Gremlins (1984) mitikoa eta The Howling (1981) klasikoa ikusiko dituzte pantaila handian.

Joan den urtean, Bilboko Zinemaldi Fantastikoak FANTastikoaren Izarra saria Barbara Crampton (New York, 1958) antzezleari eman zion.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button