BERTSOTAN

Apirilean "Bertso Dinner" Belfasten

Adi Belfasteko euskaldunek antolatzen duten Bertso Dinner-era joan nahi duzuenok baduzue izena emateko epea irekita eta dagoeneko 54 lagunek hartu dute lekua. Aurten jaia apirilaren 30ean egingo da, eta Amets Arzallus eta Andoni Egaña izango dira gonbidatuak. Urtetik urtera gero eta jende gehiago biltzen da ekitaldi honetara: Belfasteko euskaldunak, euskal munduan interesa duten irlandarrak eta Euskal Herritik hegazkinez etorritako hainbat lagun ere biltzen dira.

Lehen urtean, 2008an, Fredi Paia eta Arkaitz Estiballes aritu ziren eta 50 bat lagunek hartu zuten parte. Iaz, Maialen Lujanbio eta Jon Maia izan ziren kantari, eta 114 lagun bildu ziren afarira. Laugarren edizioa izango da aurtengoa eta gero eta lagun gehiago ari da biltzen.

Bertso Dinner-eko antolatzaileek bertan parte hartu nahi dutenei afarian izen-emateko epea irekita dagoela jakinarazi nahi izan diete.
Erreserba egiteko idatzi e-maila helbide honetara.

Euskalkulturak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button