LITERATURA

Koldo Mitxelena literatura lehiaketa, Donostian

Koldo Mitxelena literatura lehiaketa abian da 8-18 urte bitarteko gazteentzat. Lanak otsailaren 9a baino lehenago aurkeztu beharko dira Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuan. Betiko legez, bost lehiaketa aurkezten dira batera: komikia, olerkia, ipuina, bertso papera eta mikroipuina.

Adin kategoria hauek bereiziko dira: Lehen Hezkuntzako bigarren zikloa (8-10 urte); Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloa (10-12 urte); Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen zikloa (12-14 urte); Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bigarren zikloa (14-16 urte); eta Batxilergoa eta Lanbide-Heziketa (16-18 urte).

Lehiaketan parte hartuko duten lanak euskaraz idatziak izango dira, originalak eta inon argitaratu gabeak. Era berean, kategoria bakoitzeko eta lehiaketa mota bakoitzeko saritu bakarra izango da. Bestalde, aurkeztutako lanek epaimahaiaren ustez gutxieneko mailarik ez balute, sariak eman gabe gera daitezke.

Ipuina, mikroipuina, olerkia, eta bertso papera lanak ordenagailuz, A4 neurrian tarte bikoitzez eta alde bakarretik idatzita aurkeztu behar dira. Lan originala bakarrik aurkeztu behar da, kopiarik gabe.

Sari banaketa maiatzean izango da.

Xehetasunak, hemen begiratu ahal dituzue

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button