IKUS-ENTZUN

“Bang! Bang!”, zine emanaldi bikoitza Donostian

Zine-emanaldi bikoitza ondu dute Donostiako Antzoki Zaharrean, larunbatean, Bang! Bang Zine Bikoitza lelopean. Bada, emanaldi bikoitz horretan bi film ezagun proiektatuko dira, 19:30ean: Raiders of the Lost Ark (Steven Spielberg, 1981) eta Monty Python’s The Life of Brian (Terry Jones, 1979). Filmak jatorrizko hizkuntzan emango dira.

Bang! Bang Zine Bikoitza-ren webgunean bi film ezagun horietako pertsonaia protagonistei, Indiana Jones eta Brian, eginiko elkarrizketa asmatu bat sareratu dute, gaztelaniaz. Eta ondokoa azaldu dute haien filmez. Brian: “Monty Python’s The Life of Brian filmarekin barrez lehertuko zarete. 30 urte eta gero, gaurkotasun handiko filma izaten jarraitzen du, jorratzen dituen gaiak direla-eta. Horretaz gainera, gag guztiek ondo funtzionatzen dute. Argi daukat komediak lagunekin ikusi behar direla, eta horretarako ez dago areto bete bat baino leku hoberik, txaloka eta txistuka…”

Indi-k, halaber, honakoa azaldu du: Indiana Jones abentura da, tira, abentura naiz, hobe esanda. Publiko osoarentzat egindako filmen artean ondoen funtzionatzen dutenetariko bat da. Akzioa dauka, umorea eta erromantze apur bat. Eta, jakina, ikono bihurtu den protagonista nagusia, eta erdipurdiko hautagaiak baino askoz ezagunago dena, Han Solo edo Rick Deckard, besteak beste”.

Segi irakurtzen: bangbangzinema.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button