MUSIKA

Intelligence eta Jupiter Jon taldeek Guardetxean joko dute

Donostiako Ayo Silver! kontzertu promotoreak kontzertu bikaina aukeratu du ikasturteari amaiera emateko: Integillence estatubatuarrak eta Jupiter Jon gipuzkoarrak. Emanaldia Donostiako Guardetxean izango da, eta 23:00etan hasiko da.

The A Frames taldean aritutako Lars Finberg musikariak zuzentzen du Intelligence 12 sokako gitarra elektrikoarekin. Orain arte makina bat disko argitaratu dituzte, gehienak AEBetako In The Red diskoetxe underground, baina prestigiotsuren bidez. 2012an argitaratu dute euren azken lana, Everybody’s Got It Easy But Me, eta ohi den bezala The Fall, Wire, Urinals edo Magazine punk talde heterodoxoen oihartzunak entzuten dira: kirioak dantzan jartzeko moduko erritmo angeluarrak.

Nontzeberrin Intelligencen zale amorratuak gara:

Jupiter Jon bestalde, Gipuzkoa aldetik datoz eta disko bakarra argitaratu dute orain arte: Pleistozenoko Astelehenak. Euskal Herrian egun aurki daitekeen talde interesgarrienetarikoa da ezbairik gabe, lotsagabe nahasten dituzte erritmo tribalak eta post-punk giroak. Ayo Silver promotorearen arabera, Euskal Herriko Scientists-ak dira.

Donostiako agentzia gazteak, 35 taldek parte hartu duten 21 kontzertu ondu ditu amaitzear dagoen ikasturte honetan, tartean, Chain & The Gang, Spectrum, TY Segall, eta Night Beats. Udarako beste bi iragarri dituzte: uztailaren 21ean, Warm Soda Donostiako Be Bop tabernan, eta uztailaren 30ean Mikal Cronin Pasaiako Ondartxon.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button