LITERATURA

Donostia Hiriko Kutxa Literatura Saria abian

Literaturaren sorkuntza sustatzeko, Kutxa Fundazioak LIII. Donostia Hiriko Kutxa Literatura Sarietarako deialdia egin du. Lehiaketa honetan antzerkia eta kontakizuna sarituko dira. Lanak aurkezteko epea apirilaren 30ean amaituko da.

Lehiaketa zabalik dago euskarazko nahiz gaztelaniazko idazleentzat. Lanak originalak eta lehendik argitaragabeak eta inongo literatura-lehiaketatan saririk eskuratu gabeak izango dira. Lan bakoitzaren bi kopia bidali beharko dira, helbide honetara: 2016ko Donostia Hiriko Kutxa Literatura Sariak, Gureak Marketing. Illarra bidea, 4. 20018 Donostia, eta kopia bat PDF formatuan hona: literatursariak@kutxa.eus.

Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia eta izena, abizenak, helbidea, telefonoa eta e-maila aparteko kartazal itxi batean sartuko dira; kartazalaren kanpoaldean, berriz, obraren titulua eta zein modalitatetara aurkezten den aipatuko da, besterik gabe.

Euskarazko kontakizun-liburua 100 orrialdetik gorakoa izango da, eta onenak 10.000 € eskuratuko ditu. Euskarazko antzerkiari dagokionean, ohiko antzokietan edo antzoki alternatiboetan antzeztuak izateko modukoak eta gutxienez 75 eta gehienez 120 minutuko iraupenekoak izango dira lanak. Saria 15.000 €.

Oinarri guztiak hemen eskuratu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button