MUSIKA

Igor Arzuagak “Nire Begiak” izenburuko diskoa plazaratu du

Laudioko Igor Arzuaga musikariak Nire Begiak izenburuko grabazio berri argitaratu du Hotsak markapean, Gaztelupeko Hotsak diskoetxeak autoekoizpenei laguntzeko abiatu duen azpi-zigilua.

Hotsaken arabera, musikari emankorra da Arzuaga, bakarkako lehen lana kaleratu zuenetik, dozenatik gora disko plazaratu dituena. Askea, araurik gabeko musikaria, “euskal eszenako outsider-a”.

Pianoa eta ahotsa dira Nere Begiak laneko protagonistak, melodiak eta poesia. Kantuok loezinak eragindakoak dira. “Nire bizitzan bada goizeko hiruretan esnatzen nauen indar ikusezin bat”, azaldu du musikariak.

Hala, gaueko isiltasunean eta geldotasunean sortu dira diskoan bildutako melodiak. “Isilik nagoenean, isiltasunaren jarrera adoptatzen dut, edo adaptatzen dudanean, nire abestiak izatera helduko diren doinu horien jatorrira abiatzen naiz bidaian”.

Musikaria pozik agertu da lan honen sortze-prozesuarekin. El Canton de la Soledad estudioen grabatu ditu arabarrak, JUanan Ros teknikariaren gidaritzapean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button