MUSIKA

“Jazz Uhinak Hirian Barrena” musika zikloa, Gasteizen

Gasteizko Udalak Jazzargia elkartearekin bultzatzen duen Jazz Uhinak Hirian Barrena musika zikloa abendutik ekainera bitarte luzatuko da, eta hilabete horietan guztietan, sei kontzertu programatu dituzte Jesus Guridi Musika Kontserbatorioan, 19:00etan hasita.

Ekimenaren helburua argia da: jazza eta haren kultura eta historia hedatzea eta etorkizun handia duten musikari berriei eta profesionalei beren lana ezagutarazi ahal izateko espresiorako gunea eskaintzea, Gasteizen.

Gaur, abenduak 19, hasiko da ekimena Spin Gospelekin. Musika afro-amerikarra jotzen duten abeslari profesionalen kolektiboa da eta Estatu mailako emakumezko ahots onenetako batzuk biltzen ditu.
Hurrengo kontzertua urtarrilaren 23an izango da Diego Amadorrekin. Gasteizen aurkeztuko du Naranjos de luna bira, teknologiaren bidez aldi berean hainbat musika-tresna joz sortu duen zuzeneko ekoizpen-lana.
Otsailaren 20an, All Day Breakfasts Caféren txanda izango da. Britainia Handiko taldeak bere Have you seen this queen aurkeztuko du.
Martxoaren 12an eta apirilaren 16an, berriz, prestakuntzarako jardunaldiak iritsiko dira Jesus Guridi Kontserbatorioko eta Luis Aramburu Eskolako ikasleekin.
Anatole Muster Triok maiatzaren 21ean joko du. Anatole Muster gazte azkar bat da. Ekoizle berritzailea eta akordeoiarekin birtuosoa da eta 21 urterekin bere aztarna utzi du jazz modernoan.
Seigarren kontzertua elkartasunezkoa izango da eta bildutako dirua erakunde bati bideratuko zaio.

Informazio guztia: Ondas de Jazz

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button