BERTSOTAN

Bertso topaketa masiboa joan den barikuan Bilbon

Bertsolariak amaierako agurra kantatzen duen bezala, bertso saioari amaiera emateko, Bertso Topaketen bidez ikasturteari behar bezalako amaiera eman diote Bilborocken Bertsogintza ikastetxeetan proiektuan parte hartu duten ikastetxe eta ikasleek.

Kurtsoan zehar egindako bertsoak jende aurrean agertzeko garaia da ekaina. Hizkuntza, kultura eta musika uztartuz, ikasleen sormena eta jende aurrekotasuna lantzeko aukera ezin hobea ematen du ikastetxeen arteko jai handi honek.

Bertso eta kantu herrikoien bidez, ikasle guztiek batera ikasturtearen laburpen bat egin zuten, bertso doinuen ezagutzan sakondu eta urteetan zehar belaunaldien artean transmititu diren kantak lau haizetara zabalduz.
Ondoren, gelan prestatutako bertsoak kantatu zituzten ikasleek. Taldeka banatuta, aurpegian irribarrea zeukatela eta papera eskuan, urduritasunez baina pozik agertu ziren ikasleak Bilborockera.

Ikuslea eta bertsolariaren artean sortzen den komunikazio zuzenean trebe aritu ziren Arkaitz Estiballes eta Xabier Enbeita bertsolariak. Txotxongiloak eurak izan ziren gai emaile eta bertsotarako gai ere ikuslearekiko komunikazio zuzenak.
Amaitzeko, Bilboko Udaleko Euskara Saileko zinegotzia den Ana de Castro, Bizkaia Irratiko ordezkariak eta Bizkaiko Bertsozale Elkarteko ordezkariek bertsogintza ikastetxeetan proiektuan parte hartu duten ikastetxeei oroigarri bana banatu zieten eta denen artean bertso bat kantatuz amaitu zen 2010eko Bertso Topaketa.

Bizkaiko Bertsozale Elkarteak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button