MUSIKA

"Musika-Musica" Jaialdiaren hamargarren edizioan Mozart protagonista

Salzburgeko jenioaren obra ugaria ardatza izango da Bilboko Euskalduna Jauregian martxoaren 4, 5 eta 6an egingo diren
kontzertuetan. Bertan izen handiko nazioarteko musikari, orkestra eta taldeak jotzen arituko dira.
Jaialdiaren hasierako helburuak herritar guztien artean musika klasikoa zabaltzea eta beraiengana hurbiltzea, bai melomanoen artean bai lehen aldiz musika mota honetara hurbiltzen direnen artean ere. Musika mota hau, berez erreza eta entzungarria da oso, eta kalitatezkoa.
Ibone Bengoetxea Kultura Zinegotziak adierazi duenez, "kalitatea izan da oinarrizko printzipioa, kultura eta kalitatea eskutik joan behar baitira".

Jaialdira bertaratuko den jendeak jenio honen obraren barietate zabala edukiko du eskura: sinfoniak, obra kontzertantea, ganbarako musika, errezitalak…
Aurten, jaialdiak edizio guztietan izandako musika-eskoletako ikasleen parte hartze handiena edukiko du. 800 gazte artistak inguru jaialdian parte hartu nahi izan dute, hauek EAEtik eta bere inguruko autonomia-erkidegoetatik datoz.

Jaialdiaren izaera pedagogikoagatik Bilboaldeko hainbat ikastetxetako ikasleak ere izan dira bertan. Aurten 40 ikastetxetik heldutako 4.000 umek parte hartu dute. Emankizunak otsailaren 7an hasi ziren eta Zabalguneko Eraikinaren Atarian luzatuko dira otsailaren 18 arte, bertan ere, Mozarten obran eta bizitzan kokatutako hitzaldi zikloa egongo da, 19:30ean, otsailaren 21, 22, 23 eta 24n.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button