IKUS-ENTZUN

Frantziako animazio zine zikloa

Bilboarteko Art House Zineman programaren barruan, eta Institut Fraçais-en laguntzarekin, Frantziako animaziozko film ekoizpena zertan den jabetzeko helburuz, hainbat labur eta animazio pelikula proiektatuko dira hil osoan. Ostiralero bi saio izango dira, bat 17:00etan eta bestea 19:00tan.

Gaur izango da lehen hitzordua, eta kasu honetan berezia, izan ere, Eskolatik ateratzen-Robert Desnos izenburupean bildu dira guztiak, hamahiru zuzendari Robert Desnosen poemetan oinarritutako lanak baitira.
Datorren asteko barikuan, beste saio berezi bat izango da,  animazio diseinuko eskola ezberdinetako ikasleek egindako filmak ikusi ahalko baitira.

Datozen hitzorduetan, Aya De Yopougon (M. Abouet eta C. Oubrerie) edota Le Chat Du Rabbin (Joan Sfar eta Antoine Delesvaux) film luzeak ere ikusteko parada egongo da. Uztailaren 22an eta 29an pantailaratuko dira, hurrenez hurren.

Lanen gaineko xehetasunak, tituluak eta abar jakiteko, egin hemen klik.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button