IKUS-ENTZUN

Errealitatearen erretratua

Nafarroako Filmotekak hileko azken ostegunetan egiten diren saioen bidez, zinema desberdina erakutsi nahi du, zinema komertzial eta konbentzionaletik ihes eginez, errealitatearen erretratua egiteko. The forgotten space ideia horretako lana da, sakona eta galderaz betea. Gaur apirilaren 28an, 20:00etan, film hori pantailaratuko da.

Filmak honakoa azaltzen du: “itsasoa hondar-irudi moduan agertzen da hemen. Normalean, espazio hori ahaztu egiten dugu, eta hondamendiren bat gertatzen denean bakarrik ekartzen dugu gogora. Ingeniarien, politikarien eta langileen testigantzak jasotzen ditu, baina baita sistemak bazter uzten dituen guztien iritziak ere: Holandako eta Belgikako baserritar desplazatuak, munduko ekonomiaren oreka hauskorrean giltzarriak diren soldata baxuko langile txinatarrak, eta Los Angelesen nekez bizi diren kamioilari gainesplotatuak. Bilbon ere eskala egiten duen film hau krisiari buruzko tratatua da, merkantzien garraioa oinarri hartuta. Edukiontzien kargaontzi, tren eta kamioi handien ibilbideari jarraitzen dio, mundu osoan egiten duten mugimendu amaigabean.”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button