ESZENA

“Sorkuntza Kamikazea” deialdi esperimentala

Zurrunbilo Jaialdiak, Sorkuntza Kamikazea deituriko deialdi berria aterako du 2022ko ediziorako. Dantza, antzerki, performance, musika edota beste disziplinetako artistak eta taldeei zuzendutako deialdi esperimentala da. Proposamenak aurkezteko epea ekainaren 20ra arte egongo da zabalik.

Parte hartzeko betebeharrak honako hauek dituzue: Pieza bakoitzak gehienez 20minutuko iraupena izango du. Piezan askotariko lengoaia artistikoek lekua daukate eta euskaraz izango da. Sorkuntza dekalogo batean oinarrituko da. Dekalogo horrek guztiontzako arauak ezarriko ditu, hau da, artista edo talde guztiek arau horietan oinarrituz sortuko dute.
Proposamenak teknikoki errazak izango dira (proiekziorik gabe, oinarrizko argiztapenarekin). Artista/konpainia bakoitzak gutxienez ordubete eta gehienez bi ordu izango ditu antzezpenaren egunean bertan egiaztapen teknikoak eta muntaketa egiteko.
Piezek espazio eszeniko bera eta baliabideak partekatuko dituzte, eta piezen arteko aldaketak gehienez 10 minututan egin ahal izango dira.
Artista edota talde bakoitzak 500€ko sorkuntza beka eta Baratza aretoan aste bateko egonaldia (behar izanez gero) jasoko ditu. Egonaldiak aretoaren erabilgarritasunera egokituko dira.

Jasoko diren piezen artean 3-5 proposamen aukeratuko dira, eta pieza guztiak Baratza Aretoan egingo den aurtengo Zurrunbilo jaialdian aurkeztuko dira (irailak 24).

Bestelako jakingarriak: Sorkuntza Kamikazea

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button