Tafallan eta Auritzen emango zaio hasiera asteburu honetan Nafarroako Bertsolari Txapelketari. Larunbatean, Tafallako Kulturgunean, 17:30ean hasita, sei bertsolari bilduko dira: Julio Soto, Kotte Plaza, Iñigo Olaetxea, Iban Garro, Mikel Lasarte eta Sahats Aleman. Alaitz Rekondo gai-jartzaile ibiliko da.
Bigarren final-laurdena Auritzeko Kultur Etxean izango da igandean, 17:30ean. Bertan Xabier Terreros, Saioa Alkaiza, Alazne Untxalo, Patxi Castillo, Ioar Tainta eta Joana Ziganda juntatuko dira, eta Iker Mundiñano gai-jartzaile lanetan ibiliko da.
Saio bakoitzeko lehen bi sailkatuak finalaurrekoetara pasatuko dira zuzenean. 30tik 18 dira finalaurrekoetara sailkatuko diren bertsolariak.
Txapelketaren gaineko informazio osoa eta eguneratua www.bertsozale.eus webgunean aurkituko duzue.