ESZENA

Kulunka Teatro konpainiaren antzezlan berria: “Forever”

Kulunka Teatro konpainiaren antzezlan berria da Forever, Centro Dramatiko Nacionalarekin, Bilboko Arriaga Antzokiarekin eta Donostiako Victoria Eugenia Antzokiarekin ekoiztu dena. Lan horren aurrestreinaldia datorren ostiralean, hilak 20, egingo da Urnietan, baina estreinaldia Bilboko Arriagan izango da datorren astean, urtarrilaren 28an.

Lan berri horren berezitasuna André y Dorine eta Solitudes antzezlanetan taldeak agertu zuen bere berbera da: maskaren hizkuntza, eta horrekin batera isiltasuna.
Forever piezan amestu zutenetik urruntzen ari den betiko familia baten istorioa kontatzen da. Maitasunaren kontraesanak umorez eta ironiaz erakutsiz, gurasotasuna, hezkuntza, ezintasuna, gehiegizko babesa, sexualitatea edo indarkeria bezalako gaiak lantzen ditu. Plataforma birakari baten gainean eta oso hizkuntza zinematografikoari helduz, Forever karrusel bat da; bizitzaren noria. Baina bada, baita ere, espiral bat, biratu ahala, bere protagonisten minaren barruan sakontzen duena. Noraino eraman dezake isolamenduak familia bat?

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button