MUSIKA

Micah P. Hinson eta Izarok Arrasaten joko dute

Micah P. Hinson estatubatuarrak eta Izarok Arrasateko amaia antzokiko hall-ean joko dute ostegunean, 20:00etatik aurrera.

Emanaldian, folk-rock doinuak nagusituko dira, Micah P. Hinson songwriter estatubatuarra bi eremu horietan aritzen baita. “Tradizioaren eta modernitate dotorearen artean, grazia nabarmenaren bitartez, bere musikak gutako bakoitza bere barneraino hunkitzen du”. Estatubatuarra ibilbide luzeko musikaria da, eta makina bat disko grabatu ditu, tartean, 2014an The Nothing taldearekin lan luze bat eta iaz, beste grabazio luze bat Nick Phelps musikariarekin.

Izarok, bestalde, OM izeneko bere estreinako lana aurkeztu du berri du. Mallabiko neska arin egiten ari da ibilbidea musikaren munduan. Duela bi urte hasi zen gitarra jotzen eta lehen kontzertuak ematen. Youtubeko plataforman kanta bat igo (Paradise) eta Pikadero izeneko filmerako aukeratu zuten (gaur egun ia 40 mila bisitaldi ditu). Harrezkero pausoz pauso baina ere berean abiadura meteorikoan kontzertuak ematen ibili da lehen diskoak argia ikusi duen arte. Ibilbide txikiko musikaria izanagatik ere, sekulako harrera jasotzen ari da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button