IKUS-ENTZUN

Euskal zinemako dozena bat film, Gasteizen

Euskal Zinemaren Astearen 33. edizioa hasi zen atzo Gasteizko Caja Vital Kutxa Fundazioa Gelan. Guztira 12 film proiektatuko dira; atzo, hain justu, Acantilado luzea eta Villa Mnemósine laburra pantailaratu ziren.

Gaur, halaber, Vientos de La Habana film luzea eta Ihesa laburra ikusi ahalko dira, 20:00etatik aurrera.

Larunbatera bitarte pantailaratuko diren lanak hauexek dira, guztiak 2016an zuzendu eta ekoitzitakoak: bihar, Hileta eta Igelak; etzi, Caminan eta 100 años de perdón; etzidamu, False Flag eta Gernika, eta, azkenik, larunbatean, Tiempos Muertos eta Argi.

Azken egun horretan sari banaketa ere egingo da. Horrekin batera, Gutako bat saria emango dio epaimahaiak Arabako profesional ezagun bati.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button