MUSIKA

Etxekalte taldeak “Nor da norbera?” izeneko lana kaleratu du

Etxekalte taldeak (Unai Irisarri, Jon Andoni Juarez, Iker Etxebarria eta Iñaki Olondo) Nor da norbera? izeneko lana kaleratu du. Lana Elkar estudioetan grabatua eta ekoiztua zian da Victor Sanchezen eskutik.

Etxekalte, 2015ean, Bermeon, Unai Irisarri eta Iker Etxebarriak sortutako musika talde bat da. Gero, Iñaki Olondo eta Jon Andoni Juarez batu ziren proiektura. 90. hamarkadako eta 21. mendeko lehen hamarkadako musika estiloak (grunge, hardcore, post-hardcore, post-rock, rock melodikoak, rock alternatiboa,…) eraginda, “ahots melodikoek, gitarra zikinek eta erritmo gogorrek” definitzen dute bere izaera.

Lehen maketa Isiltasunetik izan zen, 2017an. 2019ko udan bigarren lana etorri zen sei kantuko EP moduan. Lan horretan taldearen heldutasun musikala nabaria da. Geroago, 2021ean, Arimak Denboran izeneko EP bat kaleratu zuten.

Eta orain dator, Nor da Norbera? beraien lehenengo lan luzea. “Galdera honi erantzuna ematen baino gehiago, galdera honen inguruan hitz egiten saiatzen dira diskoko 10 kantuak. Bakoitzak ikuspuntu bat jorratzen du, eta elkarrekin prozesu bat aurkezten dute kantuek, batak bestearekiko zubiak eraikiz.”

Taldearen helburu nagusia bizipen eta pentsamenduak konpartitzea izan da, eta hori lortzeko, maiatzetik ekainera bitartean aurkezpen bira bat egingo dute. Hala, herrian, Bermeoko Kafe Antzokian, maiatzaren 20an egongo dira, eta hurrengo egunean, Muelle Bilbaon. Eta 28an, Dabadaban. Ekainean ere makina bat tokitan arituko dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button