IKUS-ENTZUN

Euskal zinema, Berlinen

Kalebegiak filmaren emanaldiarekin hasiko da gaur Berlingo Baskisches Filmfestival-Euskal Zinema Jaialdia. Donostiaren inguruan ardazten den film kolektiboa da Kalebegiak, zeinak 15 film labur biltzen dituen.

Berlingo Euskal Etxeak Etxepare Euskal Institutuarekin elkarlanean ondu da jaialdia, eta aurtengoa seigarren edizioa izango da. Kalebegiak filmaz gainera, ondoko filmak ikusteko parada ere izango da: Paul Urkijo zuzendutako Errementari, ostiralean; Cancer Moon rock taldeari buruzko Atrapados por la Serpiente dokumentala, larunbatean; eta, azkenik, igandean, Jon Garañok eta Aitor Arregik filmatutako Handia filma ospetsu eta saritua proiektatuko da.

Filmak Kino Moviemento zinema aretoan pantailaratuko dira, 20:00etan, euskarazko eta ingelesezko azpitituluekin.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button