ESZENA

Bizkaiko Antzerki Ikastegiak 25 urte bete ditu

Bizkaiko Antzerki Ikastegiak (BAI) 25 urte bete ditu arte eszenikoetako profesionalen prestakuntzan. Apirilaren 21ean, 20:00etan, Barakaldo Antzokian, 25 urteko ibilbidea ospatzeko, BAIk eskolako lehen promozioak interpretatu zuen lehen ikuskizuna, Caricias, taularatuko du berriro.

Proiektua Barakaldon hasi zen Fer Montoya eta Joseba Lazkanoren eskutik, eta hasierako urteetatik lanbide-heziketa eskaini zen lau sailetan: interpretazioa, gorputz eszenikoa, aktore-ahotsa eta antzerki-teoria. Eta pixkanaka, eskolak, lan-taldea eta espazioak finkatzen eta hazten joan zen.

Zentroa sortu eta bost urtera ACT Festival iritsi zen, eta Nazioarteko Eszena Berritzaileen Jaialdi horren sorrerak lan-aukera handiak sortu zituen, izan ere, Leeds, Londres, Amsterdam, Kosovo, Kerala Indian, Krakovian eta antzerako gune eta zentro askotan irakasle eta ikasle trukeak ahalbidetu zituen.
Gaur egun, ACT erreferentea da nazioarteko gorabidean dauden konpainientzat.

Eta diogunez, 25. urteurrena dela eta, Joseba Lazkanoren eskutik Caricias ikusi ahal izango da berriz. “Testua inoiz baino gehiago dago indarrean, eguneratze txikiak izango ditu eta ikastetxearen ibilbideari omenaldia egiteko balioko du. Eszena solidarioa, pertsonaiaren lan sakona eta publikoaren aktibazio soziala aldarrikatuz. Shock egoeran dagoen gizarte gaixo baten oihu desesperatua da lana, kontaktua behar duena, trukea eta arreta eskatzen duena.”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button