MUSIKA

BIME Bizkaiko hiriburura itzuliko da

Urriaren 25etik 28ra bitartean, Bilbok 250 aditu eta erakunde baino gehiago bilduko ditu BIMEren barruan, hiria musika-industriaren erdigune bihurtzeko. Bertan, makina bat kontzertu antolatu dira Bilboko areto eta kaleetan.

Aurtengo edizioak bi atal nagusi izango ditu: BIME PRO, profesionalei zuzendutako kongresua, Euskalduna jauregian izango da asteazkenetik larunbatera bitarte; eta BIME LIVE, zuzeneko musikaren programazioa, hiriko aretoak eta aire zabaleko agertokiak doako 50 showcase baino gehiagorekin beteko dituena asteazkenetik larunbatera bitarte.

Bilkura handi honetan toki guztietatik etorriko diren adituak izango dira: Alfonso Perez Soto (ES), Warner Music etxeko Merkatu Emergenteen presidentea; Chiara Santoro (IT), Youtubeko EMEA markekin harremanetarako eta eskala-merkatuen zuzendaria; Morgan McGrath (US), Live Nation etxeko Latinoamerikako Booking presidenteordea; Claudio Lillo (UK), nazioarteko musika-agentea; Jen Malone (US), Black&White Music etxearen sortzailea; Laura Tesoriero (AR), Dale Play Records, Gabi Bobrovizki (UK), edo María Montejo (CO), SONY Music Colombia presidentea. Horiek ikus-entzunezko edukietako sinkronizazioa, adimen artifiziala eta marken eta musikaren arteko loturaz arituko dira.
Eta horiekin batera makina bat artista:  Samantha Hudson; Arkano; Jorge Ilegal; Ona Mafalda, Bikôkô, edota Verde Prato.
Era berean, industria parekideagoa eta inklusiboa lortzeko lanean jarraituko dute BIME MUSIC EQUILITY FORUM bitartez. Ibilbide luzea duten profesionalak entzuteko aukera izango da saio horietan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button