IKUS-ENTZUN

Euskal Zine Bileraren arrakasta

36. Euskal Zine Bilera marka guztiak hautsita agurtu da. Lekeitioko Udalak zuzentzen duen antolaketa taldea pozik dago, aurten jarritako erronkak soberan bete direlako. Aurten euskaraz filmatu denaren errepasoa egiteko kaia izan da Bilera. Guztira, 50 ikus-entzunezkotik gora proiektatu dira.

Martxelo Rubio, Iker Galarza, Nagore Aranburu, Anartz Zuazua, Ramon Agirre, Ainara Gurrutxaga, Pedro Otaegi… Euskal Herriko aurpegi famatuak pantaila handian ikusi dira hilaren 24tik 30era bitartean. Kamera atzean ere, Mireia Gabilondo, Asier Altuna, Koldo Almandoz edota Iñaki Beraetxe moduko izen ezagunak aurkitu ditu ikusleak.

Euskara hutsez egiten den zinemaldi bakarra da Euskal Zine Bilera eta 36 urtetan tinko mantendu den jaialdia da.
Aurtengo aldaketen lehen fruituak euskal zinegileek eman duten erantzun bikaina izan da: 52 film aurkeztu dira Euskal Zine Bileraren lehiaketara. Eta nola ez, herritarrek eta ikusleek ere Euskal Zine Bilera erabat babestu dute.

Hasiera ekitaldia oso hunkigarria izan zen eta jendeak oso gustora jaso zuen Mireia Gabilondo, Karmele Jaio eta Iñigo Aranbarriren arteko zine solasaldia. Aste barruan zehar, goizetan haur eta gazteen arteko zinezaletasuna suspertzeko, pelikulak proiektatu dira Ikusgarri aretoan, LH1-LH6 bitarteko ikasleentzako.

Azkenean Kote Camacho zuzendaritzan, Izebeñe Oñederra ekoizpenean, Asier Altuna gidoian, Koldo Almandoz argazkian eta Pello Gutierrez film onenaren sailean izan ziren profesional mailan sarituak. Baina, epaimahaiak ere amateur lanen kalitatea eta zinegileen gaztetasuna azpimarratu dute. Itziar Cantero zuzendaritzan, Khuruts Begoña ekoizpenean, Ander Parody gidoian, Asier Sustaeta argazkian, Oihan Vitoria film onenaren sarian eta Josu Ximun Billalabeitia Gazte22 sarian.

Ibilbide luzea dauka Euskal Zine Bilerak hemendik aurrera.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button