IKUS-ENTZUN

Euskal Zine Bileran parte hartzeko deialdia

Aurten, Lekeitioko Euskal Zine Bileraren 37. edizioa egingo da, azaroaren 23tik 29ra bitartean, eta lehiaketan parte hartu nahi dutenek euren lanak bidal ditzakete, irailaren 12a baino lehen. Euskarazko lanak baino ez dira onartuko; iaz, 50 lan inguru jaso zituzten.

Lan horiek bi ataletan lehiatuko dira, sail amateurrean eta sail profesionalean: “Euskal Zine Bilerak betiko bi helburuei eutsiko die. Batetik, euskarazko lan amateurrak saritu dira eta bidea egiten lagundu. Bestetik, euskarazko zinemagintza profesionalaren bilgune nahi da izan”.

Bi atal horietan Zuzendaritza, Ekoizpena, Gidoia eta Argazkia sarituko dira. Profesionalen sailean, 1.600 euro eta zilarrezko antzarra dira sariak; amateurrean, ostera, 1000 euro eta zilarrezko antzarra. Horrekin batera, Film Onenaren saria ere emango da bi atal ofizialetan: lan profesionalak 1.900 euro eta urrezko antzarra jasoko ditu, eta lan amateurrak 1.300 euro eta urrezko antzarra.

Hori gutxi balitz bezala, gazteentzako saria ere izango da (Gazte 22 saria), bai eta genero ikuspegia ondoen txertatzen duen lanarentzat ere (Antzar Morea saria).

Filmak inskribatzeko, on-line egin beharko da, Uptofest plataformaren bidez.

Lehiaketarekin lotutako xehetasun guztiak: zinebilera.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button