MUSIKA

Mila Musika Haria jaialdia, gaurtik aurrera

Mila Musika Haria zikloaren zortzigarren edizioa hasiko da gaur berton Bilbon. Betiko lez, jaialdia gitarraren eta harizko musika tresnen inguruan ardaztu da. Bilboko Udalak antolatutako ekimenak sei kontzertu jasoko ditu abenduaren 1era arte, Abando-Barrainkuako udaltegian. Ohikoa den bezala, tango eta milonga argentinarrak, euskal folklorea, flamenkoa, swinga edo jazza entzuteko parada ezin hobea izango da.

Gaur hasiko den egitarauan, 14 cuerdas laukotea arituko da eta jazz erritmoak eskainiko ditu.
Mila Musika Haria programako bigarren kontzertua azaroaren 21ean izango da, Dúo del Mar bikotearekin. Marta Robles (gitarra) eta Ekaterina Záytseva (gitarra) osatzen dute taldea.
Azaroaren 24an, Voces del Agua, silencios de metal musika proiektua entzuteko abagunea egongo da. Hurrengo egunean, azaroaren 25ean, Marie Martin & Marcos Collado Dúok era euren bertsio pertsonalak eskainiko dituzte. Azaroaren 28an, La Guardia Vieja taldeak Argentinako musika herrikoian oinarritutako kontzertua eskainiko du.
Eta aurtengo edizioaren azken emanaldia abenduaren 1ean izango da, Wim Den Herder musikari holandarrak egingo duen kontzertu bereziarekin.

Bestelako xehetasunak hemen begiratu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button