BERTSOTAN

Eguraldi politarekin bertsoak nonahi

Astelehena izanik ere, toki dezentetan dituzue bertsoekin gozatzeko parada. Gaur, Azpeitian bertso-saioa duzue ordu honetan, eta Bergaran, Basalgo auzoan, Beñat Ugartetxea eta Xabier Amurizarekin bazkaria eta saioa egongo da.

Elgoibarrera salto eginda, Sargoateko erromeria duzue Deba-Beheko Mendi Nekazaritza eta Sallobente Elkarteek antolatuta. Hor, Xabier Arrizabalaga Ziarda eta German Meabebasterretxea izango dira kantuka.

Errenterian ere, eguerdian, Xenpelar Bertso-Eskolak antolatuta, Miren Amuriza eta Maialen Lujanbio arituko dira.

Aramaiotik ere, Santixa baselizan Felipe Zelaieta, Juan Mari Juaristi eta Iñaki Tena pasatuko dira bertsorik politenak botatzeko.

Aranon, arratsaldean, Julio Soto, Unai Agirre, Maialen Lujanbio eta Amets Arzallus bilduko dira herriko plazan egingo duten bertso-jaialdian.

Eta azkenik, Astigarragako txosnetako karpan Julen Zelaieta, Egoitz Zelaia, Ander Lizarralde Jimeno eta Manex Mujika bertsoka izango dituzue, 19:00etan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button