MUSIKA

Dena prest Irisarrin egingo den EHZ festibalerako

Irisarri herria musikarik onenarekin beteko da ekainaren 28tik 30era bitartean, Euskal Herria Zuzenean jaialdiaren 23. edizioarekin.

Jaialdian musika talde piloa arituko da, tartean honakoak: Montauk, Iseo & Dodosound with The Mousehunters, Oihaneko Zühainetan, Gari & Maldanbera, Koban, Broken Brothers Brass Band, Niña Coyote eta Chico Tornado, Willis Drummond, Ray Fernandez, Pelax, Rodeo, Alba, Ibil Bedi, Diabolo Kiwi, Anari, Old School Funky Family, Cumbiam’bero, Liher, Manu Louis, The Very Small Orchestra, Lu Rois, Izaki Gardenak eta Nizuri Tazuneri.

Musikaz gain, eszena ere presente egongo da. Led Silhouette dantza konpainia eta Toi d’abord zirkoa bertaratuko dira euren ikusgarriak eskaintzera. Eta eztabaidek toki nabarmena izango dute. Aurten, feminismoa, festa eredua, burujabetza-autogestioa, G7a eta migrazioa gaien inguruko eztabaida-guneak zabalduko dira.

Hori guztia borobiltzeko bertso-poteoak, txarangak, dantzaldiak, erakusketak eta antzerkia ere programatu dira egun horietarako.

Datu guztiak, EHZn duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button