MUSIKA

Pablo Milanes Buena fe bikotearekin batera Bilbon

Gaur, Pablo Milanesek (Bayamo, Kuba, 1943), Troba Berriaren Mugimenduko aitzindariak, kontzertua eskainiko du Campos Eliseos Aretoan, 20:30etik aurrera. Kontzertua 2009an hasitako nazioarteko biraren barruan dago kokatuta, eta zenbait herrialdetan egon da.

Milanes Kubako Troba Berriko aitzindaria bada, Buena fe bikotea Kubako Troba Berri-berrikoa dela esan daiteke. Israel Rojas eta Yoel Martinez Guantanamokoak dira, bi gazte trobalari dira eta 1999an eman zioten hasiera bere musika-ibilbide eklektikoari. Harrezkero, zenbait disko eta hainbat lankidetza dira euren curriculumaren adierazgarri, eta, orain, Pablo Milanesen nazioarteko biran daude murgilduta.
Gaur egun, Buena fe bikotea bere hurrengo lanaren aurkezpena ari da prestatzen: Corazonero. Ekoizpen horretan, bikoteak troba-ibilbidean apurka-apurka lortu duen heldutasuna nabarmentzen da, gaietan, sonoritatean zein moldaketetan.

1968an, Pablo Milanes Protesta Abestiaren Zentroko kidea izan zen Ameriketako Etxean, eta, XX. mendeko hirurogeita hamarreko hamarkadan, Kubako Arte eta Zinegintzako Institutuko (ICAIC) Soinu Saiakuntzarako Taldeko kidea ere izan zen.
Hainbat sari jaso ditu: 2005eko Musika Sari Nazionala, Felix Varela (1984) eta Alejo Carpentier (1982) sari kulturalak eta Haydeé Santamaría (2006) domina. Horrez gain, Grammy Latinoetako bi sari irabazi zituen 2006an.

Arteria Bilbao Komunikazioak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button