LITERATURA

Bi idazle estatubatuarren ipuinak euskaraz

Kate Chopin (1850-1904) eta Grace Paley (1922-2007) idazle estatubatuarren ipuin bana euskaratu dituzte Ana Moralesek eta Jasone Larrinagak, hurrenez hurren. Idazle horien lanak lehen aldiz irakurri ahalko dira euskaraz.

Kate Chopin XIX. mendeko emakumezko idazle handietarik bat izan zen, eta Desireeren Umetxoa 1893an argitaratutako ipuina da. Hementxe daukazue testua irakurtzeko nahi baduzue.

Beste aldetik, Grace Paleyren ipuingilearen istorio gehienak New Yorken gertatzen dira eta gehienetan emakumezkoak dira protagonista. Jasone Larrinagak itzulitako Agur eta Zorte On 1959an argitaratutako ipuina da. Grace Paley-ren ipuina hementxe daukazue.

Beste datu kurioso bat: Kate Chopin 1904ko abuztuaren 22an hil zen, eta Grace Paley ere egun berean hil zen (abuztuaren 22an) baina 2007. urtean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button