MUSIKA

Señores eta Madera taldeak, Bizkaiko Txakolinaren egunean

Bihar, Bizkaiko Txakolinaren eguna ospatuko da Bilboko Kafe Antzokian. Egun berezi horretarako ekitaldiaren antolatzaileek bi talde bilbotar fitxatu dituzte: Señores eta Madera. Biak ala biak disko berriekin besopean. Sarrera doakoa izango da, eta ateak 20:30ean irekiko dira.

Hardcore esparruan aritutako lau musikariren indie-pop kutsuko egitasmo da Señores, eta La Luz laukotearen bigarren lan luzea. Santi Garcia ekoizle prestigiotsuak grabatu eta nahastu du, Cal Pau Recordings-en (Villafranca del Penedés) eta Ultramarinos Costa Brava-n (Sant Feliu de Gixols). Masterizazioaz, berriz, Victor Garcia arduratu da, Ultramarinos Mastering-en (Bartzelona).

Diskoak orain arte grabatu dituzten kanturik popzaleenak biltzen ditu, baina baita urratzaile, tenkatu eta zakarrenak ere. Taldeak oso harrera ona izan du estatuko indie-ikuslegoaren artean. Arrakasta horren ondorioz, makina bat jaialdi handitan jo dute; tartean, Primavera Sound, BBK Live, Sonorama, Kutxa Kultur, Murtziako SOS, Badajoz hiriko Contemporánea eta Lisboako NOS Alive.

Madera banda (lehen Maderacore), berriz, hauexek osatzen dute: Alberto Zubizarreta (baxua), Borja de Miguel (bateria), Luis Ranedo (gitarra akustikoa eta ahotsa), Imanol Muñoz (teklatua eta koruak), Mikel Palenzuela (gitarra elektrikoa).

Iazko maiatzean, Claroscuro izenburuko lana plazaratu zuten. Diskoak emozio handiko tarte melodikoekin eta epikoekin jositako hamar kantu biltzen ditu. Jose Lastra (Zea Mays, Kashbad, etc) teknikariaren gidaritzapean grabatu da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button