BERTSOTAN

BBTko bigarren finalaurrekoa, Basaurin

Azaroaren 27an jokatuko da BBTko Udagoieneko faseko bigarren finalaurrekoa basauriko Artunduaga kiroldegian. 17:30etik aurrera sei bertsolari ariko dira kantuan eta saioko gai-emailea Begoñe Olabarria izango da.

Aitor Bizkarra, Beñat Ugartetxea, Imanol Uria, Joseba Artza, Onintza Enbeita eta Xabat Galletebeitia nor baino nor arituko dira eta irabazlea zuzenean sailkatuko da abenduaren 17an jokatuko den finalera. Besteek puntuazioen arabera edukiko dute horretarako aukera.

Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren hirugarren eta azken finalaurrekoa abenduaren 3an jokatuko da, Larrabetzuko udal frontoian, 17:30ean.

Informazio gehiago, hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button