MUSIKA

“Bilbo Hiria Pop-Rock” lehiaketarako bandak aukeratu dira

Bilboko Udalak Bilbo Hiria Pop Rock lehiaketako aurtengo edizioan parte hartuko duten 32 taldeak zeintzuk izango diren jakinarazi du. Aurtengo ekitaldian 16 talde arituko dira pop-rock modalitatean; 8 talde metal modalitatean, eta beste 8 urban kategorian. Aukeratutako banden kontzertuak Bilborocken izango dira, irailaren 12an hasi eta urriaren 19ra bitartean.

Lehiaketa honekin, Bilboko Udalaren helburua da” profesionalak ez diren talde gazteen lanari laguntza ematea eta taldeon talentua zabaltzea; bide batez, aukera ematen zaie estatuko eta kanpoko beste talde batzuekin batera eszenatoki berean egoteko eta ikus-entzuleei proposamenik berrienak zuzenean eta doan bizitzeko”.

18 eta 35 urte bitarteko gazteek osatutako taldeentzat da lehiaketa. Taldean kide bi edo gehiago direnean, kide bat 35 urtetik gorakoa izan daiteke. Aukeratutakoen artean, bertoko talde hauek arituko dira: Wicked Wizzard (Bizkaia), Orbel (Lapurdi), Nazca(Bizkaia), Airu (Bizkaia), Mi Buenaventura (Bizkaia), Deimocracy (Bizkaia), The Broken Horizon (Nafarroa), Iont (Araba), Kenna I (Bizkaia), Special Trap Residence (STR) (Bizkaia), eta Nattonooto (Bizkaia).

Aurten 22.900 euro banatuko dira, saritan: 12.000 euro pop-rock, metal eta urban kategorietako lehenengoentzat, 6.000 euro kategoria horietako bigarrenentzat, eta 3.900 euro kategoria horietako hirugarrenentzat. Epaimahaiaren Sari Berezia emango zaio Bizkaiko talde edo bakarlari bati (1.000 euro).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button