MUSIKA

Priscilla Band-ek “Xalala Kale” diskoa plazaratu du

“Xalala Kale izeneko leku bat bada. Zure bihotzaren boom-boom-ari jarraituz gero, bertara irits zaitezke, baina Google Maps-en ez duzu aurkituko. Xalala Kale irudimenean dagoen lekua da, deep funk-aren jatorrizko erritmoa frenetikoki dantzatzen dugunean, bertaraino joaten gara”.

Lerro horiek irakur daitezke Bilboko Priscilla Band funk taldeak argitaratu berri duen Xalala Kale izenburuko bigarren lan dantzagarrian.

Bederatzi musikarik osatzen dute Priscila Band, eta bigarren lan honetan lurzorua zanpatzeko bederatzi doinu erritmiko bildu dituzte. Madrilgo Funkameba izeneko estudioan grabatu dute, Santi Martin teknikariaren gidaritzapean, eta diskoa taldeak berak argitaratu du. Laster, zuzenekoak egiten hasiko dira, lan berria aurkezteko asmoz.

Espainako Radio 3 irratiko Jesus Bombin kazetariaren aburuz, “Xalala Kale-k marmitako perfektua osatzen duten bederatzi kantu jasotzen ditu, James Brown-en eta Bobby Bird-en ferebetismoaren esentziarekin prestatuak. (…) Urakana ez dadila geldi”.

Priscilla Band 2005ean eratu zen Bilbon, eta 2012an, Olor a Funk izenburuko estreinako lana argitaratu zuen. Disko horren harira, 20 hilabetez egon ziren kontzertuak egiten. Eskarmentu horri esker, hainbat jaialditan eta lehiaketetan parte hartu du bandak; esaterako, 2012ko Bilbo Hiria lehiaketan hirugarren postua eskuratu zuen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button