BERTSOTAN

“Gerturatu eta Lau” ekimenaren azken saioa

Gerturatu eta Lau ekimenak lau saio bildu ditu (maiatzaren 6an, 11n, 18an eta 25ean) eta bakoitzak bertsolaritzari loturiko gai bat izango du oinarrian. Gaur da azken hitzordua eta bertsolarien erabakimena izango da solasgai eta jolasgai.

Lehenengo saioa, Gauzkaten Eztarri Lerratuak izenburupean Donostiako Larratxo Kultur Etxean gauzatu zen. Maiatzaren 11an, Bilboko Bilborock aretoan izan zen Gure Esku Legoke gaia zeraman bigarren saioa. Gorputzak Esango Luke izenarekin abiatu zen hirugarrena, eta azkena, Zarautzen izango da, Modelo aretoan, gaur, maiatzaren 25ean, 18:30ean, eta Amaia Iturriotz, Oihana Bartra eta Xabat Galletebeitia bertsolariek Gaur Edozertarako Libre izango dute aritzeko gaia.

Bertsolariak erabaki dezake zer kantatu. Erabaki dezake gaiari nondik heldu eta unean-unean norantz jo. Baina oholtzan hartzen diren erabakien artean, denak ez ditu kantatuko dituenak hartzen: Egin dezake planto bertsolari batek? Erabaki dezake norekin kantatu? Nola eta noiz gertatzen dira oholtzako erabakiak? Zertan oinarritzen dira? Zein leku du bertsolariaren aldarteak edo gogoak saioaren norabide aldaketan?

Sarrera doakoa da, baina aurretik izena eman behar da lekua gordetzeko.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button