MUSIKA

Harrobia Zuzen kontzertu programak aurrera darrai

Mantisa taldea Zarautzen sortu zen, 2004an. Euskal Herriko hardcore eszenatik abiatu bazen ere, Iosu Gonzalez (ahotsa eta gitarra), Ganix Illarramendi (gitarra eta ahotsa), Iñigo Azkue (Baxua) eta Iñaki Castrok (bateria) osatzen duten taldeak egun rock estiloaren baitako ate guztiak irekita izan nahi ditu. Azken urteetan Euskal Herrian eta Katalunian eman dituzte kontzertuak.
Taldeko gitarra jotzaile eta abeslari Iosu Gonzalezek grabatu, nahastu eta masterizatu du taldearen lehen diskoa eta Gor diskoetxeak argitaratu du.
Hamasei abestiek laukoteak bizitakoak jasotzen dituzte, musika eta letren bidez forma emandako esperientziak. Ezinbestean, beraz, Mantisaren ibilbide osoaren isla garbia da lehen lan hau.

Sarkor 2004ko udan ere sortu zen. Ordutik, bina maketa eta disko plazaratu dituzte, eta kontzertu mordoa eskaini ere Euskal Herrian zehar. Punk rock bizkorra eta abiadura nabarmentzen dira beraien musikan nahiz eta 2010eko uztailean argitaratu zuten bigarren diskoak, kutsu desberdina izan. Sentimendu Gabe izeneko diskoarekin bueltan dira. Landuagoak, serioagoak, zuzenagoak dira diskoaren hamar abestiak, beti ere aurreko urteetako bidea baztertu gabe.

Hil honen azken asteko barikuan Doka Kafe Antzokian izango dira Harrobia Zuzen kontzertu programaren barruan dezibelioak haizatzen.

Harrobialantzen-ek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button