IKUS-ENTZUN

Estreinaldi berriak Zinema Euskaraz programan

Eusko Jaurlaritzako Kultur Sailak eta EPE_APV eta IBAIA ikus-entzunezko ekoizleen taldeek osaturiko Zineuskadi elkarteak, Zinemaldiaren 60. edizioko 5 pelikulekin beste denboraldi bati ekingo dio berriz.
Pelikula hauek laster estreinatuko dira Zinema Euskaraz programaren barruan.

Hortaz, laster batean, Freddy Igeldegi animaziozko pelikula suediarra euskaraz estreinatuko da Principe Zinemetan. Honetaz gain, El Hipnotista, To say goodbye, Pura Vida eta El Chef, Zinemaldiaren atal ezberdinetan ikusgai izango dira. Film hauek euskaraz ikusteko aukera eskainiko du Zinema Euskarazko programak.

Zinema Euskaraz programaren bitartez, zine aretoetan emango diren euskarazko filmen estreinaldiez gain, DVDen salmenta aurrera jarraituko du bi izenburu berrirekin, Rio eta Hanburgesa Zaparrada.

Betiko legez, udal-zirkuitutako filmen proiekzioak eta streaming-en bidez www.eitb.com  eta www.kulturklik.net  web guneetan filmak doan ikusteko aukera dago.

Zineuskadiren helburua hiritarrei zinema euskaraz ikusteko aukera ematea da, zinema euskaraz eskatzen dutenentzat eskaintza nahikoa bermatuz.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button