IKUS-ENTZUN

“Benito Ansola” Beken emaitzak ikusgai

Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak Benito Ansola Beken lehen deialdia egin zuen iaz, euskarazko ikus-entzunezko lanen sormena bultzatzeko asmoz. 4.000 euroko bi beka banatu zituen Topaguneak, eta haiei esker euskarazko bi labur berri sortu dira. Lan horiek, David Zabala lekeitiarrak zuzendutako Ohe azpiko zera eta Joseba Uberuaga gernikarraren Izena duena, datorren larunbatean estreinatuko dira, Lekeitiko Zine Bileraren barruan.

Euskara Elkarteen Federazioak Benito Ansola Bekak sortu zituen 2010ean. Euskal Herriko 18-36 urte bitarteko gazteei zuzenduta daude, eta ikus-entzunezko lanak sortzen laguntzea dute helburu. Lehen edizioan 17 proiektu jaso ziren, batez ere Bizkaia eta Gipuzkoatik, genero guztietakoak: animazioa, drama, tragikomedia, fikzioa eta, batez ere, dokumentalak.

Gauzak horrela, epaimahaiak (Koldo Almandoz zuzendaria, Vanesa Fernandez, EHUko Ikus-entzunezko Komunikazio eta Publizitate Saileko irakaslea eta Joseba Zuberogoitia, Lekeitioko Euskal Zine Bilerako antolatzailea) ez zuen erraza izan horien artean bi lan aukeratzea.

Topaguneak hainbat egitasmo ere sortu ditu azken urteotan: Laburbira film labur zirkuitua, Kameratoia ikus-entzunezko rallya, aurtengo Durangoko Azokan estreinatuko den Irudienea egitasmoa eta iaz abiatu zen Benito Ansola beka. Horiekin guztiekin, euskarazko ikus-entzunezkoen sormenari lagundu nahi dio Topaguneak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button