MUSIKA

Rock and roll gaua Sarobe aretoan

Duela gutxi osotutako laukotea da Screamin Targets. Bertan Nuevo Catecismo Catolico taldeko Arturo izeneko bi musikariek jotzen dute gitarrak eta bateriak, hain zuzen. Baxua, halaber, Beñatek astintzen du eta Gigik beste gitarra jo ez ezik, abestu ere egiten du. Power rock'n'roll egiten dutela esan dute zenbait ahotsek. Hala, bere jarioan pop, rockabilly, pub rock, eta punk zantzuak antzeman daitezke.

Lobo Electricok, aldiz, ibilbide luzea egin du orain arte, 1999 urtean eraturiko koadrila baita. Estreinako diskoa eta hainbat single kaleratu ostean, bigarren lana plazaratu du laukote tolosarrak: Artefactos magicos (Planet Lanalus Records, 2010). Castellongo Rockaway estudioetan grabatua eta Andoaingo Garate estudioan nahastua dago. Bildu dituzten 12 kantuetan hainbat eragin nabaritzen dira, hala nola, 70eko hamarkadako rock gogorra, punka, edo glam rocka.

Sarobe aretoak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button