MUSIKA

“Musika dibertigarria da” programa maiatzera bitartean luzatuko da

Bilboko Udalak Musika dibertigarria da kontzertu didaktikoen programa abiatu du maiatzaren 12ra arte. Programaren helburua herritarren artean musikarekiko zaletasuna sustatzea eta publikoa musika klasikora eta beste musika genero batzuetara hurbiltzea da.

Ekimenenean honako talde hauek parte hartuko dute: Euskal Barrok Ensemble, Ahaire Eho flauta laukotea, Arantza Aguirre eta Garazi Navas artistak, eta Joshua Edelman & Anita Gasti.

Apirilaren 21ean abiatu zen kontzertu zikloa Euskal Barrok Ensemble taldearekin. Hurrengo saioa ostiral honetan (hilak 28) izango da Ahaire Eho flauta laukotearekin (Nagore Larrión Peña, Beatriz Pomés Jiménez, Natalia Sánchez Abad, Irene Ruiz Larios). “Emakume Artisten eta Sortzaileen Sareak (ESAS) gutun bidezko harreman bat aurkeztu du, fikziozkoa, Cécile Chaminade, Yvonne Desportes, Sofiya Gubaidúlina eta beste emakume musika-ontzaile batzuen biziak eta obrak iruten dituena. Kontzertuak, bere musika-lanekin gu xarmatu ez ezik, badu asmo dibulgatibo bat ere, eta arlo arteko izaera ere bai, musika, ikus-entzunezkoak, argiak eta itzalak nahasten baititu.”

Maiatzeko kontzertuetan, 5ean, Arantza Aguirre eta Garazi Navas bikotea arituko da, eta maiatzaren 12an, Joshua Edelman & Anita Gasti Tribute to the Ladies of Jazz izeneko kontzertuarekin.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button