IKUS-ENTZUN

Errusiako urriko iraultza, irudietan

Sortu zenetik 100 urte pasatu direnean, Vertoven film hau berriro jaio da eta bizitza berria izango du. Anniversary of the Revolution (Dziga Vertov, 1918) izeneko filma pantailaratuko dute bihar, otsailak 15, Tabakaleran, 19:00etatik aurrera.

Tabakalerak filmaren gaineko datuak luzatu dizkigu: Anniversary of the Revolution Dziga Vertov zinemagile sobietarraren lehen lan luzea izan zen. Errusiako Urriko iraultza ospatzen zuen eta muntaian oinarritutako estilo berezia zuen ezaugarri nagusia.
Film luze monumentala zen, 300 metro baina gehiago zituen metraiak, errekorra Gerra Zibilaren garaian. Pelikulak erakusten dituen gertakariak 1917ko otsailean hasi (Iraultza burguesa) eta 1918ko uda hasierara artekoak dira (Errusiako Gerra Zibilaren hasiera).
1920 urtearen hasieran filma zatikatua eta berrerabilia izan zen garai sobietarrari buruzko beste zenbait filmetan.. Horregatik galdu ziren pelikularen kopia guztiak eta denbora luzez pentsatu izan da erabat galdu zela.
Vertov zinema dokumentalaren ezinbesteko zuzendaria da, zinemaren abangoardian klasikoa eta sekula egin den dokumental handienaren zuzendaria The Man With the Movie Camera (1929). Bere lehen filma deskubritu eta berriro ikusteko aukera izatea une garrantzitsua da zinema-ikertzaile eta bere zinema maite duten guztientzat.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button