MUSIKA

Conchindon klezmer estiloko bandak Bilbon joko du

Madrileko Conchindon bandak Bilbon joko du asteburuan: apirilaren 20an, Residence tabernan, 13:30ean eta 21:30ean; apirilaren 21ean, Ziburu ostatuan.

Hirukoteak Ekialde Europako askenazi juduen klezmer estiloa jorratzen du punk espiritu kaletarrarekin. Klezmer estiloa ezkontzetan eta bestelako ospakizunetan dantzatzeko musika gisa sortu zen bi mundu gerren aurretik.

Hala, bandak Punkoklezmercalllejero estiloa jorratzen duela esaten du; alegia, punk kutsuko klezmer kaletarra. Jatorri ezberdinetako hiru musikarik osatzen dute banda: Brice frantziarra (tronboia eta gitarra), Yuca japoniarra (klarinetea eta pianoa) eta Abuelo madrildarrak (gitarra, baxua eta banjoa).

Hiru musikariek Madrilgo Lavapies auzoan ezagutu zuten elkar, eta klezmer musikak batu zituen Conchindon egitasmoan. Sarean dauden bideoetan islatzen denaren arabera, uste dugu hirukoteak Bilboko Residence eta Ziburu tabernak hankaz gora jarriko dituela.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button