MUSIKA

“Urdin”, Aria taldearen lehen diskoa

Gaur kaleratuko da Aria talde donostiarraren estreinuko lana: Urdin. Aria 2023an Donostian sortutako pop musika taldea da.

Aria hitza italieratik dator, “aire” esan nahi du, eta antza denez horixe zen garai batean taldeko abeslariak behar zuena. Marina Landa dago proiektuaren atzean, hainbat urtez bakarlari gisa ibili ondoren, orain talde formatura pasa dena.
Bere pentsamendu eta bizipenek airea hartzeko, konposatutako abestiak aireratzeko desiratik abiatzen da proiektua. Iñaki Ortego Laurobako pianista ohiak, Ion Larrañaga azkoitiar bateria-joleak eta Iñaki Olaskoaga gitarristak osatzen dute taldea.
Aurrerapen gisa, Anime perdute kanta aurkeztu zuten. Italieraz eta euskaraz abestua, Mediterraneoko krisia du mintzagai, eta errefuxiatuei laguntza uko egiten diotenei kritika bat da. Sizilian bizi zela, Aita Mari itsasontziak bertan misioak egiten dituela irakurri zuen Marinak eta horretan inspiratuta idatzi zuen abestia.

Urdin lanak pop doinuetan oinarritutako zazpi kanta biltzen ditu. Diskoa Sizilian grabatu dute, Domenico Gargano ekoizle italiarrarekin batera. Hark ukitu elektroniko sotila eman die Marinaren abestiei.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button