LITERATURA

“Ernest Hemingway bizitza bat bi aurpegi ezberdin” hizketaldi literarioa Donostian

Naomi Wood idazleak eta Garazi Goia idazlea eta liburuaren itzultzaileak, Mrs. Hemingway (Txalaparta) liburuaren euskarazko bertsioa aurkeztuko dute Edorta Jimenez idazlearekin batera gaur, Donostiako Alde Zaharreko Liburutegi Nagusiko bigarren solairuan, 12:00etan.

Argitaletxearen arabera, “(Mrs. Hemingway ) emakumeei buruzko liburu bat, emakume batek idatzia, emakume batek itzulia. Eta, denak, Hemingwayrekin txundituta”.

Liburuak, hain justu, hauxe kontatzen du: “Ernest Hemingway idazleak emakumeekin izan zituen harremanak gatazkatsuak izan ziren; segur asko emakumeekin zeuzkan harremanetan ematen zuena baino askoz gehiago jasotzea espero zuelako. Ezkontza ordenatua desiratzen zuen emakume ezberdinekin oheratzea bezainbeste eta horregatik beharbada bikotez-bikote ibili zen beti maitasun hiruki ezinezkoak sortzen. Bizitzan zehar lau emazte izan zituen eta Naomi Wooden eleberri koral honetan laurak agertzen dira”.

Informazio gehiago: txalaparta.eus.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button