MUSIKA

Bertako 48 bideoklip ikusgai sarean

StereoZona web bidezko telebistak Euskal Herriko musika taldeen 48 bideoklip sareratu ditu, eta ikusgai daude gaurtik aurrera. Ekimenaren helburua musika eszenaren kalitatea eta aniztasuna ezagutaraztea eta zabaltzea da Euskal Herritik kanpo. Honako artista hauen klipak ikus daitezke: Rhino, Shisha Pangma, Mursego, Zea Mays, Moby Dick, Novato, eta The Soulbreaker Company.

Maiatzetik abuztura bitartean StereoZona web bidezko telebistan izango dira ikusgai 48 lanok. Klipez gain, elkarrizketak, kontzertuak eta bestelako erreportajeak ere ikus daitezke aipatu on line-ko telebistan, besteak beste, Euskal Herria Zuzenean jaialdian grabaturiko irudiak bildu dituzte.

StereoZonaren eduki guztiak Creative Commons lizentziapean egiten dira, eta Youtube, Vimeo eta Dailymotion plataformen bitartez ere ikus daitezke.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button