BESTELAKOAK

Entzumenaren eta sonoritatearen inguruan gogoeta

Ankulegi Antropologia Elkarteak eta EHUko Balioen Filosofia eta Gizarte Antropologia Sailak Ankulegi XXI. Antropologia Jardunaldia antolatu dute, martxoaren 9an, Donostiako San Telmo Museoan. Ekitaldian, hainbat adituk entzumenaren eta sonoritatearen inguruan egingo dute gogoeta.

Ankulegi Antropologia Elkarteak urtero antolatzen ditu jardunaldi bereziak, eta aurten antropologia eta sonoritatea jorratu nahi dute bertan. “Mendebaldeko kulturaren testuinguruan lehenetsi eta gailendu dira testuala dena, ikusmena eta begirada, besteekin erlazionatu eta besteak ezagutzeko bide bezala, bestelako pertzepziogaitasunak bigarren mailan utzita, esparru akademikoan zein jardun antropologikoan oro har. Alabaina, giro sentsoriala deitu denak arreta jarri du zentzumenetan, emozioetan eta gorputzetan, eta, horrenbestez, zentzumenak modu zabalagoan lantzeko bidea ireki du, bai tresna metodologiko moduan, bai informazio iturri edo ikerketa objektu moduan”.

Entzumenaren eta sonoritateari buruzko hausnarketa proposatu nahi dute “antropologiarekin dituzten askotariko erlazioen ikuspegitik”. Tartean, etnomusikologian sakonduko dute, bai eta “soinu-etnografia eta zarataren analisian oinarrituriko hiriaren zein landa eremuaren ikerketan” ere.

Jardunaldiaren programazio osoa hemen kontsultatu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ONARTU
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu