IKUS-ENTZUN

Emanaldi interesgarriak Kresalan eta FAS-en

Donostiako Kresala eta Bilboko FAS zineklubek kalitate handiko proiekzioak atondu dituzte asteon. Lehenengoan zine klasikoa izango da ikusgai, Staircase (Stanley Donen, AEB, 1969). Rex Harrison eta Richard Burton aktoreek antzeztutako filma gaur proiektatuko dute Donostiako Arrasate Kultur Aretoan, 19:30ean. Film horrekin Kresalak lehenengo aurtengo lehenengo hiruhilekorako ondu duen egitaraua amaituko da.

Honatx filmaren sinopsia: Charlie eta Harry urte askotako erlazio bat mantentzen dute eta Londres hiriko auzo bateko bizartegi batean lana egiten dute. Charlie oso irekia da eta malenkoniaz bere antzerki arrakastak gogoratzen ditu. Harry ordea, itxi eta lotsatia dugu. Bi ezaugarri ezberdinak dira, baina bateragarriak, biak elkar behar baitute.

FAS zineklubak berriz, bi emanaldi egingo ditu asteon. Lehenengoa bihar martxoak 27 izango da El Carmen aretoan 19:45ean, astero egin ohi dunez: Mathieu Amalric zuzendari frantsesak zuzendutako Tournée (2010) filma. 40 urte betetzean, guztia utzi eta Ameriketara joango den Parisko telebista ekoizle arrakastatsu baten istorioa kontatzen du filmak. 2010ean zuzendari onenaren saria jaso zuen Cannesko jaialdian.

Ostiralean, halaber, Isaki Lacuesta zuzendariaren lana ardatz izango duen emanaldi bikoitza atondu du Bilbon dagoen UPV/EHU-ren Paraninfoan, 18:30ean. Proiekzioan Lacuestaren bi lan ikusteko parada izango da: El cuaderno de barro (2011) eta Los pasos dobles (2011). Azken horrek Donostiako zinemaldian sari nagusia jaso zuen iaz. Zuzendari kataluniarrak, gainera, emanaldian parte hartuko du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button